Profile cover photo
Profile photo
Euskal Mitologia
1 follower
1 follower
About
Posts

Post has attachment
Ituren eta Zubietako inauteriak urtarrilaren azken asteko astelehenean eta asteartean ospatzen dira egun. Euskal Herriko inauteri tradizional ospetsuenetakoak dira, bereziki Malerrekako bi herri mugakide horietako joaldun izenekoek egiten dituzten segizio ikusgarri eta zaratatsuengatik, joaldunen janzkera bitxiarekin eta bizkarrean daramaten joare parea erritmo binarioaz jotzen dutenean. Astelehenan Zubietako joaldunak bere herritik segizioan abiatu eta Iturenerantz doaz hango joaldunekin elkartzeko. Asteartean, aldiz, Iturengo joaldunak dira Zubietarako segizioa egiten dutenak. Ituren eta Zubietako joaldunen segizioa antzinatik ospatzen da, lehen ospakizunaren urtea edo garaia zehaztu ezin izan den arren, eta frankismoaren garaian izandako urte batzuetako etenaldi baten ondorioz, 1950eko hamarkadan hasi ziren berriz ere ospatzen. Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasun eta Interes Turistikoko Festa izendapena dute Nafarroako Gobernuaren eskutik.
Photo
Add a comment...

Post has attachment
Anboto mendia, Bizkaiko mendi bat da, Arabako mugan dagoena. Euskal Herriko mendi garrantzitsuenetako bat da, ez bakarrik ikuspegi geografikotik, baita kulturaren eta mitologiaren ikuspegitik ere, eta mendi ia sakratutzat hartzen da. Elezaharraren arabera, gailurretik hurbil dagoen kobazulo batean, ekialdeko horma harkaiztsu eta malkartsuan, bizileku nagusia du Marik, Anbotoko Damak, eta, esaten dutenez, askotan ikusten zaio kobazuloaren sarreran, eguraldi ona egiten duen egunetan, ile hori luzea urrezko orrazi batez orrazten. Askotan ikusi ohi da, halaber, gauez suzko bola handi baten moduan Anbotoko zeruan, Euskal Herriko beste leku batzuetara doala.
Photo
Add a comment...

Post has attachment

Kristautasunaren aurretik Euskal Herrian zeuden sinesmenen, pertsonaia mitikoen eta elezaharren multzoak osatzen du euskal mitologia. Naturaz gaindiko mundu bat da, gizakiak berak sortua bizitzaren funtsezko arazoei erantzuteko helburuarekin. Euskaldunen antzinako erlijioa izan zen mitologia, nolabait esatearren.

Goi Erdi Aroan sortua da mitologia, edo, are gehiago, Neolitikoaren garaikoa. Oso litekeena da K.a. 1000. eta 500. urteen artean lurraldea inbaditu zuten zeltek ekartzea naturaz gaindikoaren gurtza hori. Garai hartan, natura osatzen zuten osagaiak gurtzen ziren, eta bereziki Lurra, hura hartzen baitzen gauza guztien erdigunetzat. Eguzkia, ilargia eta zerua gurtzen ziren. Gizakiekin batera bizi ziren izaki magikoei buruzko kontakizunek gero eta indar handiagoa hartzen joan ziren. Izaki haietako askok iluntasuna betetzen zuten, eta horrela egiten zaie erreferentzia euskal esaera zahar honetan:

“Eguna egunekoentzat
eta gaua gauekoentzat”
Photo
Add a comment...
Wait while more posts are being loaded