Profile cover photo
Profile photo
Fernando Morillo Grande
5 followers
5 followers
About
Posts

Post has attachment

Post has attachment

Post has attachment
DBB (Dragoi Bolen Bila) 03. Meatzaritza museoko sekretuak (Gallarta)- Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)

Gallartako “Euskal Herriko Meatzaritza museoa” bixitatzera goaz oraingoan, bertako sekretuen bila. Ze txukun ta “paperean sartua” azaldu zuen dena Haizea Uribelarrea zuzendariak! Eskerrik asko!
Meatzaritza Museoan badira ikusteko eta ezagutzeko moduko misterioak. Garai bateko lan-baldintza sineskaitzak (gaur egungo ikuspegitik), herri irentsiak (Gallarta), mutiko meatzaria, txapela buruan eta ibili meatzean lasai asko... Inguru honetan burdinazko gizon-emakumeak dira, eta ulertzekoa da zergatia.
Guk sekretu horietako batzuk aurkituko ditugu… eta ezuste handi bat izango dugu amaieran, opari: norbait atzetik daukagu, pistola eta guzti! Uf. Oooospa!
Hauxe Meatzaritza Museoaren lotura: http://www.meatzaldea.eus
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)
https://www.youtube.com/watch?v=LqGuETNFPdc

Post has attachment
DBB (Dragoi Bolen Bila) 02. Dragoiak Muskizen? Liburutegiko jakintsuak - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)

Egun biziak izan dira aurrekoak. Oso biziak. Lehenbizikoz sartu behar nuen jende gehiago bideoetan. Baliabide tekniko minimoak izanda, baina ez sormenezkoak :-) Eta buruak eta jolas-gogoak erantzuten dute halakoetan.
Eta zer esan laguntzaileez! Laguntzaile sorta aparta eta bikaina izan baitet harrikada honetan. Eskerrik asko guztiei! :-)
Zehaztuxeago.
Lehenbizi, Las Carreras-eko Oier Yanes eta Malen Yanes, liburutegiko pista ematen didaten gazteak, eta ondoren Meatzaritza Museora bideratzen nautenak (jarraian den 3. kapituluan ikusiko duzue). Hori bai, haiekin amaiera-bideo bat grabatzea falta! Hurrengo batean izango da, sin falta. :-)
Gero, Muskizeko liburutegian, Fernando Juárez eta Inma García liburuzainak izan ditut gidari eta informazio-gune. Benetako jakintsuak. Eta frikiak, zeharo frikiak. Makina bat xelebrekeria geratzen zaigu bidean.
Hauxe duzue Muskizeko liburutegiko lotura: http://www.muskiz-liburutegia.org
Unibertsoak energia ona pilatzen duen puntu horietako bat da. Hurbildu eta egiaztatu :-)
Bideoari dagokionez, Muskizen zerbait misteriotsua ezkutatzen da, argi dago. Dragoia agian. Edo… auskalo. Dena delakoaren bila arituko gara, arriskuz arrisku :-)
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)
https://www.youtube.com/watch?v=_j9okFN4amU

Post has attachment

Post has attachment
20. Non arraio daude DRAGOI BOLAK. DBB (Dragoi Bolen Bila) 01 - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
Badakit ez duzuela sinetsiko. Bost axola. Ez duzue inoiz izan sentsazioa zerbait aurkitu behar zenutela, baina zer zen jakin gabe?
Nik betidanik izan det ezten hori ziztaka. Bilatu, bilatu… Zer, ordea? Zer letxe bilatu behar nuen? Denboraldi luze batez konbentzitua egon naiz Albert Einsten zela nire itsasargia eta norakoa. Einstein?
Nork esan behar zidan. Einstein neukalakoan helburu… eta orain barruko ahotsa aklaratu egin zait. Di-da. Abixatu gabe. Kolpetik.
Nire jomuga txima-nahasia bazen, baina ez Einstein: Son Goku baizik! Beti galduta, eta orain, redios, oraintxe, hain garbi ikusten dut zein den nire bizitzako helburu total eta absolutua: dragoi bolak topatzea.
Ez da erraza izango. Banoa astirik galdu gabe haien bila!
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak)
https://www.youtube.com/watch?v=q4EAXKYWeRw

Post has attachment
“Sorginetxe istorioak” gunearen aurkezpena - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
“Sorginetxe istorioak” gunearen aurkezpen modukoa, apur bat azaltzeko, labur bada ere, zein den txokoaren asmoa.
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak).
https://www.youtube.com/watch?v=ycbbYv7ytLo

Post has attachment
Zer da Irakurketa Erraza? Sarrera laburra - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
Irakurtzean ulertzeko arazoak dituztenei laguntzeko espreski sortutako sistema da. Askotariko koskak izan daitezke: gabezi fisiko edo psikologikoak (dislexia, bista edo kontzentrazio arazoak, down sindromea…), hizkuntza ulertzeko (euskara, etorkinak…).
Urteetan ibili naiz euskal literaturaren bideetan, idazten eta, neurri handi batean, herriz herri sorkuntzaz solasean. Horrexek erakutsi dit zenbaterainokoa den gure premia larria testu irakurterrazak izateko. Euskaraz bereziki.
Urteak daramatzat testu erakargarriak osatzeko ahaleginean, euskal irakurle gazteak “harrapatzeko”. Irakurketa Erraza formatua pauso (handi) bat gehiago da helburu horretan.
Helburua da istorio duin bat osatzea, traba izan daitezkeen guztiak albo batera utzita: letra tamaina handixeagoa, lerroak egoki etenak ulermenari laguntzeko, oinarrizko hiztegia…
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak).
https://www.youtube.com/watch?v=eupsDJ6D1WY

Post has attachment
Antton Abbadia. Izaten ikasten, izarren gainetik - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
Antton Abbadia. Izaten ikasten, izar guztien gainetik - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
Gizon asko izan zen gizona. Antton Abbadia handiari buruzko sarrera txikia. Bidaiari bikain haren hanka-sartzeak, eskarmentuak eta irakaspen zoragarriak.
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak).
https://www.youtube.com/watch?v=UskryPF5p3E

Post has attachment
Jane Goodall. Txinpantzeekin mugak hausten - Fernando Morillo Grande (Sorginetxe istorioak)
Afrikan, bakarrik, sena eta irrika baino ez soinean. Jane Goodall etologoak bizitzako gure ikuspegia zabaldu zuen, aurkitu zituen mugak hausten ausartu zelako. Txinpantzeak ez ziren zioten modukoak. Gu ere ez garen bezala.
Informazio gehiago webgunean: http://www.fernandomorillo.eu
(Fernando Morillo Grande, Sorginetxe istorioak).
https://www.youtube.com/watch?v=04UWtTL_oiY
Wait while more posts are being loaded