Profile cover photo
Profile photo
Esperimentuak
Zientzia Dibertigarria
Zientzia Dibertigarria
About
Posts

Post has attachment
LIMOIEKIN EGINDAKO PILA:

Ba al zenekien gauza askotarako erabil daitezkeela limoiak, zukua egiteko ez ezik? Hara: limoiekin pilak egin daitezke, esate baterako, gai kimikorik erabili gabe. Fisikako esperimentu honekin, benetan funtzionatzen duen eta argindarra ematen duen pila bat sortuko duzu.

MATERIALAK:

• Limoiak
• Kobrezko hari zati bat
• Klipak


NOLA EGITEN DA?:

1. Desegin klipen tolesak, klipak ahalik eta luzeen gelditzeko moduan.
2. Hartu kobrezko haria, eta moztu kliparen luzera bereko zati bat.
3. Sartu kobrezko haria eta klipa limoian, bata bestearen aldamenean.
4. Ukitu mihiaz bi metal zatien beste muturrak aldi berean; ikusiko duzu zer ziztadatxo! Arranpa moduko bat sentituko duzu; baina ez izan beldurrik, oso arina izango da eta!
Photo
Add a comment...

Post has attachment
ESTRESAREN KONTRAKO PILOTA:

MATERIALAK:
• Puxika bat
• Hortzak garbitzeko orea

NOLA EGITEN DA?:
• Hartu puxika bat, bete hortzak garbitzeko orez, eta itxi.
• Pilota sendoagoa izan dadin, sartu beste puxika batean, eta itxi hori ere.
• Prest duzu estresaren kontrako jostailua!
Photo
Add a comment...

Post has attachment
NOLA EGIN IZOTZ PUNPAK:

MATERIALAK:
• Punpak egiteko gailua eta ontzia, ur eta xaboiarekin
• Hotza! 0ºC-tik beherako hotza


NOLA EGITEN DA?:

1. 0ºC-tik beherako tenperatura egiten duen toki baten egon behar duzue
2. Hartu punpak egiteko gailua, eta egin putz!
3. Berehala, harrapatu punpa punpak egiteko gailuaren giderrarekin, eta itxaron.
4. Pixkanaka, punpa izoztu egingo da; izotz punpa bihurtuko da, lehertu aurretik. Bai dibertigarria!

Hainbeste hotz egin ez arren ere egin dezakezue esperimentu hau etxean. Horretarako, erabili ur eta xaboi nahastea, eta, edateko lasto baten laguntzaz, jarri punpa gainalde lau batean (adibidez, erretilu edo plater batean), eta sartu izozkailuan, kontu handiz, punpa lehertu ez dadin. Nahi izanez gero, egin punpa bat baino gehiago, baten bat hautsi arren beste batzuk edukitzeko. 30 minutu eta ordubete bitarte itxaron beharko duzue; nahi baduzue, 15 minutuan behin begiratu nola ari den izozten, baina kontu handiz…
Photo
Add a comment...

Post has attachment
Zulatu poltsa, urak ihes egin gabe:

MATERIALAK:

• Zip-up poltsak (ezinbestekoa da era horretako poltsak erabiltzea; bestela, esperimentuak huts egingo du)
• Arkatzak, ongi zorroztuak eta epai biribilekoak
• Ura


NOLA EGITEN DA?:

• Bete poltsa urez –erdiraino, gutxi gorabehera–, eta itxi.
• Zulatu poltsa arkatz biribil batekin. Arkatzak oso ongi zorroztua egon behar du, eta ahalik eta zuzenen sartu behar da, poltsari ahal bezain zulo txikiena egiteko.
• Kontu handiz, egin gauza bera gainerako arkatzekin.
• Poltsa ez da hausten!

AXKARRENENTZAKO AZALPENA:
Plastikozko poltsak polimeroz eginda daude: molekula kate malguak dira polimeroak, eta malgutasun horrek ematen die poltsei elastikotasuna, hain zuzen ere. Esperimentu honetan erabili beharreko poltsak plastiko berezi samar batez egiten dituzte; izan ere, bereziki diseinatuta dago tenperatura altuak eta, batez ere, baxuak jasateko, eta, horretarako, erresistentzia handiko polimero bat erabiltzen da. Poltsa urez beteta dagoenean, plastikoak presioa jasaten du, eta, egoera horretan, zerbaitekin zulo bat egitean, polimeroa zulo horren inguruan bere monomero katea berregiten saiatzen da, puntuen arteko azaleko tentsioari eusten dio, eta, horrela, ez du ia tarterik uzten arkatzaren eta poltsaren artean.
Photo
Add a comment...
Wait while more posts are being loaded